Ortodontzia

Hortzen malposizioa ez da arazo estetiko bat soilik

 

 

 

 

 

Zer da ortodontzia?

Ortodontzia, hortzak eta hezurrak ahoan posizio egoki batera mugitzeko zuzentzeaz arduratzen den odontologiaren adarra da. Ortodontzista adituak baloratuko du paziente batek tratamendu ortodontzikorik behar duen edo ez.

Ortodontziarekin koknpon dezakegun arazoak

Ortodontzia bitartez konpon daitezkeen hainbat arazo daude, hala nola: hortz-pilaketa ( espazio faltagatik, hortzak elkarren gainean jartzen direnean ematen da), Espaziamendua (hainbat arrazoirengatik, hortzen arteko bereizketa ematen da), hozkada gurutzatua (kozka egitean, beheko hortzak goikoen aurretik okluitzen dira), besteak beste.

GEHIEGIZKO HOZKA

Maloklusio mota batez ari gara, non goiko hortzek beheko hortzak estaltzen dituzten. Goi-masailezurra, behe-masailezurra baino aurreratuagoa dago eta kozka egiten duenean, gainjarri egiten da. Irudian ikusi dezakegu adibide bat.

ortodoncia-sobremordida

HOZKADA BERTINGABEA

Alderantziz egiten den hozkada mota bat da, eta konkretuki, beheko hortzek goiko hortzak estaltzen dituztenean gertatzen dena. Hozkada hori jasaten duten pazienteek, goiko hortzak, beheko hortzen atzetik kokatuta dituzte.

ortodoncia-mordida-invertida

HOZKADA IREKIA

Hozkada irekia, aurpegiko alterazio bat da eta ez dio ahoari aurrealdeko hortzak osorik isten uzten; hortzak ez dira goiko arkuan gainjartzen. Eragin estetiko negatiboaz gain, eragin larria du ahoaren funtzioan.

ortodoncia-mordida-abierta

HOZKADA GURUTZATUA

Masailezurraren eta hortzen ahokaduraren artean erlazio okerra dagoenean gertatzen da hozkada gurutzatua. Hainbat motatako hozkada gurutzatuak daude: aurrekoa, atzekoa, aldebakarrekoa, aldebikoa edo jatorri eskeletikokoa.

ortodocia-mordida-cruzada

DIASTEMAK

Diastema bat, bi hortzen edo gehiagoren artean ematen den espazio anormala da. Ohikoena, goian kokatutako erdiko hortzen artean sortzen den diastema da. Arrazoi askorengatik eragin daitezke diastemak.

ortodoncia-diastemas

PILATZEA

Metatzea, hortz-arazo oso arrunta da eta hortzen posizioa ez da zuzena. Ahoan lekurik ez izateagatik metatu daiteke, eta hortzek ezin dute beren espazioa hartu. beheko irudian ikusi dezakegu pilketaren adibide bat.

ortodoncia-apinamiento

Gaur egun, ortodontzia mota desberdinak daude, besteak beste, tresna finkoak eta erauzgarriak. Nolanahi ere, ortodontzistak erabakiko du aldez aurreko azterketa baten bidez, zer ortodontzia mota behar duen paziente bakoitzak. Azken finean, aparatu bakoitzak, funtzionaltasun ezberdin bat du.

Laguntza behar duzu?

Hitzordua eskatu telefonoz

×