Bruxismoa
Masailezurreko muskuluen eta alboko egituren alterazioa
Zer da bruxismoa?
Bruxismoa, hortzak estutu edo karraskatzen dituen inkontzienteki egiten den mugimendua da. Normalean, pertsona lo dagoenean gertatzen den ekintza da. Horregatik esaten dugu bruxismoa nahi gabeko ekintza dela.
Hortzak estutzeak edo karraskatzeak, higadura eragiten du, baita masailezurreko minak (artikulazioa tentsio konstantean jartzen baita), buruko minak eta hortz-sentikortasuna ere. Nahi gabeko ekintza denez, pertsona gehienak ez dira jabetzen bruxismoa pairatzen dutela.

Bruxismoaren sintomak
Lehen esan dugun bezala, sintoma ugarik ohartaraz diezaiokete pertsona bati bruxismoa duela: mina edo tentsioa maseta-muskuluetan, ahoa erabat irekitzeko zailtasuna eguneko lehen orduan, buruko min tentsionala, aurpegiko mina, etab. Bruxismoaren sintomarik nabariena hortz-piezen higadura da. Higadura horrek, aurpegiaren hozkadan edo morfologian aldaketak eragin ditzake.
Bruxismo motak
Eguneko bruxismoa
Hortzak estutu edo igurtzitzean datza. Mugimendu inkontzientea izan daitekeen arren, baina normalean kontzientea izaten da. Eguneko bruxismoa, azazkalak jatearekin pareka daitekeen tik gisa sailka dezakegu.
Estutze bruxismoa
Estutze bruxismoa, hortzak estutuz ematen dena da. Ekintza horrek ez ditu hortzak higatzen marruskadurarik ez dagoelako, baina masailezurrean gainkarga eragiten badu, min eta molestiak eragin ditzake.
Gaueko bruxismoa
Gaueko bruxismoa, hortzak erabat inkontzienteki estutzean edo igurtzitzean datza, pertsona lo baitago eta ez baita egiten ari denaz jabetzen.
Igurtzitze bruxismoa
Igurtztze bruxismoa, goiko hortzak behekoen aurka igurtzitzean datza. Ekintza honek hortzak erabat higatzen ditu. Hortzen karraskarekin soinu kirrinkaria sortzen da.

Bruxismoaren diagnostikoa
Bruxismoaren diagnostikoa egiteko, oso garrantzitsua da pazienteak sintomak identifikatuta izatea. Horrek asko erraztuko dio espezialistari pazientearen sintomek gidatzeaz gain. Sintomak jakinda, azterketa sakona egingo baitu pazientea bruxista den ala ez eta zein bruxismo mota duen zehazteko.
Hortzetako azterketa orokor bat eta azterketa erradiografiko bat egiten dira, pazientea bruxista den ala ez zehaztu dezaketen probak.

Bruxismoaren tratamendua
Tratamendua, pazienteak jasaten duen bruxismo motaren eta mailaren araberakoa izango da. Espezialista batek tratamendu desberdinak gomendatuko ditu beti, hala nola:
- Deskarga-ferula: ferula, hortzak babesteko eta masailezurra lasaitzeko helburua duen erretxinazkoa edo plastikozkoa den babesa da. Adituak, bruxismo motaren eta intentsitatearen arabera, deskarga-ferula noiz erabili gomendatuko dio pazienteari. Ferulak ez duela arazoa desagerrarazten ulertzea, os garrantzitsua da. Hortzak higatzea saihesten du ordea, eta masailezurra hainbeste ez behartzea eragiten duela ere zehaztu behar da.
- Erlaxazio-teknikak: erlaxazio-teknikak, erabilgarriak izan daitezke portaera mingarri hau erlaxatzeko eta aldatzeko. Teknika horiei esker, nerbioak, antsietatea eta estresa arindu ditzakegu.
Laguntza behar duzu?
Eskatu laguntza telefonoz