Ahoko kirurgia
Ahoan edo masailetan egindako edozein tratamendu kirurgikoa.
Zer da ahoko kirurgia?
Ahoan, masailezurretan eta horiekin lotutako gainerako ehunetan izaten diren afekzioen diagnostikoa eta tratamendu kirurgikoa. Erauzketak, lesioen tratamendua eta inplanteak.
Ahoko kirurgia, ahoko patologien tratamenduaz arduratzen da, eta ahoko edo masailezurreko ainbat prozedura kirurgikori egiten dio erreferentzia. Oro har, hortzetako espezialistek egiten dituzten kirurgia motak dira.
ANESTESIA
Anestesia, interesatzen zaigun eremuko sentikortasuna ezabatzeaz arduratzen da; kasu honetan, ahoa. Hortzetako anestesiari esker, minik gabeko edozein tratamendu egin dezakegu. Anestesia mota desberdinak daude: anestesia lokala, gel anestesikoa, sedazio arina, etab. Egin beharreko lanaren arabera, anestesia mota bat edo beste aplikatuko da.
EBAKUNTZA GELA
Ebakuntza-gelako protokoloa oso garrantzitsua da, eta haren mende dago infekzioak izateko arriskua edo bere eza. Oso garrantzitsua da germenen arriskua murriztea, garbiketa sakona eginez eta material esterilizatua edo erabilera bakarrekoa erabiliz.
PAZIENTEEN SEGURTASUNA
Ebakuntza-gelan pazientearen segurtasuna bermatu ahal izateko, erregistro erradiologikoen bidez egin beharreko kirurgiaren aurretiazko azterketa egiten da. Halaber, pazientearen aurrekari klinikoak eta eboluzio-orria kontuan hartzen bait dira.
Laguntza behar duzu
Eskatu hitzordua telefonoz